Europaren immigrazio politika aurrerakoien
ideologoa da irakasle, politikari eta eurodiputatu ohia. 'Norantz doa
arabiar iraultza?' hitzaldia emango du gaur Donostian, Mariano Ferrerrek
aurkeztuta.
Sami Nair (Tlemcen, Aljeria, 1946) pentsalari, politologo eta soziologo frantsesa da. Lionel Jospinen gobernuaren aholkularia izan zen 1999. urtera arte, immigrazio kontuetan. Europako legebiltzarkidea izan zen 2004. urtean. Azken boladan Centro Mediterraneo Andalusi erakundea zuzentzen du Sevillako (Espainia) Pablo de Olavide Unibertsitatean. Norantz doa arabiar iraultza? Hitzaldia emango du gaur, 19:30ean, Donostiako San Telmo museoan.