Nadia El-Fani, zinema zuzendaria.
 |
| Magharebia |
Islamistek heriotza mehatxua egin diote Nadia El-Fani sortzaileari, Ramadamean barau egiten ez duten edo alkohola edaten duten tunisiarrei buruzko dokumentala egitegatik. Gaur azalduko du egoera Donostian.
Nadia El-Fani (Paris, 1960), besteak beste, Roman Polanski eta Franco Zeffirelliren laguntzailea izan zen, bere filmak zuzentzen hasi aurretik. Guraso tunisiarrak zituen, eta urtebete zuenean Afrika iparraldeko herrialdera bizitzera eraman zuten. Duela hamar urte Parisera joan zen bizitzera, diktaduratik ihesi. El-Faniren
Laïcité Inch'Allah filma (Laikotasuna, Alak hala nahi badu) aurkeztuko du gaur, 19:30ean, San Telmo museoan, Donostian, eta ondoren, galderei erantzungo die.