Thursday 10 March 2011

«Europako Batasunak saldutako armekin ari dira orain Gaddafiren militarrak»

2011-03-10
Jordi Calvo, bakearen aldeko ikertzailea.


BBVA bankuak armen salerosketan egiten duen negozioaren berri emango du gaur Bilbon Justicia i Pau erakundeko kideak, Bilboko banketxearen akziodunen batzarraren bezperan.
 
Jordi Calvo Rufanges (Castello, Herrialde Katalanak, 1975) ekonomialaria da, eta Justicia i Pau erakundean ikertzaile lanean ari da. BBVAk armen ekoizpena nola finantzatzen duen azalduko du gaur, 19:30ean, Ekoetxean, Bilbon (Pilota kalea, 5). Hitzaldian parte hartuko du Akgun Ilhanek, Kurdistango Heskif hiria salbatzeko ekimeneko kideak. BBVAk lagunduriko urtegi egitasmo baten mehatxupean dago hiria.

Libian hegazkinik gabeko gunea ezartzeko bideen bila ari dira AEBak eta Europako Batasuna. Laster ikusiko al dugu Mendebaldean eginiko hegazkinen arteko borroka?

Arma saltzea ere Mendebaldearen esku-hartze militarra izan da, zeharkakoa bada ere, negozio horren bidez. Gaddafiri arma bahimendua kentzea oker bat izan zen, eta orain ikusten ditugu ondorioak. 2009. urtean soilik 344 milioi euroko armak saldu zizkioten Europako Batasuneko herrialdeek Libiari. EBren txosten ofizialetik atera dugu datua. Bi arma mota nabarmentzen dira: fusilak, pistolak eta metrailadoreak alde batetik, eta airekoak bestalde. Gaddafiren militarrek egin dituzten erasoak arma horietan oinarritzen direla entzuten ari gara. Beraz, ziurrenera, EBk saldutako armak erabiltzen ari dira orain herritar zibilen aurka.

BBVA armen negozioan nabarmentzen dela salatu duzue. Mendebaldeak babesturiko diktadura arabiarrak armatzen lagundu al du?

Espainiako Estatuak ez du trabari jarri Libiari lau milioi euroren armak saltzeko azken urteotan. Horrek Espainiako zein Europako Batasuneko legedia hausten du, demokrazia eta giza eskubideen gutxienekoak betetzen ez dituzten herrialdeei armak saltzea galarazten baitie. BBVAk modu asko ditu arma industriari laguntzeko: maileguak ematen dizkio, bonuak saldu eta enpreson akzioak eskaintzen dizkie bezeroei. Arma enpresekin harreman handiena duen bankua da Estatuan. Eta ez dira edonolako armak: pobreturiko uranioa dituzten armak, luku bonbak eta arma nuklearrak egiten dituzten munduko enpresarik handienetako 16ri laguntzen die BBVAk. Gehienak AEBetakoak dira.

Zer da zaindu beharreko lehena: zer saltzen den ala nori saltzen zaion?

Eskatzen dugun lehena oso erraz eman daitekeen gauza bat da: gardentasuna. Orain ez dago gardentasunik armen salerosketan. Herrialde ia guztietan estatu sekretupean daude datuok. Zerrenda beltzak eratzeko irizpideak, ordea, badirudi soilik herrialde mota batekin erabiltzen ditugula, eta inoiz ez Mendebaldekoekin. Nola sal dakizkieke armak AEBei, edo Erresuma Batuari, edo NATOko kideei, gaur horiek ari badira egiten gerra gehien euren lurraldeetatik kanpo? Italian, mugimendu bakezalearen borrokari esker, gobernuak berak urtero egin behar du txosten bat armak nori saldu dizkion eta nork finantzatu dituen kontatzeko. Italiak egiten badu, zergatik ez beste herrialdeek? Helburua, halere, ez da gardentasuna, baizik eta desarmatzea, eta arma salerosketa ahalik eta gehien mugatzea.

Zer esango diezu BBVAren akziodunei?

Gehienek ez dakite euren bankuak azken bost urteotan 1.000 milioi euro baino gehiago erabili dituela pobreturiko uranioa dituzten armak, luku bonbak eta arma nuklearrak sortzen dituzten enpresekin lan egiteko. Bankuak iragarriko dien 4.600 milioi euro pasatxoko irabazien zati bat etikoki gaitzesgarriak diren negozioetatik datorrela jakin behar dute txalo egin aurre

No comments:

Post a Comment