Sunday 31 January 2010

«Iranen gizonezkoen aurrean abesteko debekuak gure sormena akuilatu du»

Mahsa Vahdat, musikaria.



Soilik emakumeen aurrean jo dezake abeslari teherandarrak bere herrialdean, lege erlijiosoengatik. Gaur Bilbon arituko da, bakarlari, poeta persiar klasikoei eta garaikideei ahotsa jartzen.

Mahsa Vahdat (Teheran, 1973) Iranen gizonezkoen aurrean kantatzeko debekua pairatu arren, abesteari utzi ez dioten emakumezko bakan horietako bat da. Marjan ahizparekin, tradizio persiarreko doinuei eutsi die, eta ondasun hori belaunaldi gazteei irakasten die. Gaur entzun ahalko da haren ahotsa, Bilbon, 20:30ean, Euskalduna jauregian.

Thursday 28 January 2010

«Garagardoa etxean egitea ez da zaila; dilistak prestatzea bezala da»

Igor Goiburu, garagardogilea.

Argazkilaria: Hernaniko Kronika


Nork bere garagardoa egiten irakasteko saio teorikoa emango du hernaniarrak gaur Eibarren. Elikagaien autogestioaren filosofiarekin bat, gero eta gehiago zabaltzen ari da zaletasuna Euskal Herrian.

Igor Goiburuk (Hernani, Gipuzkoa, 1978) dozenaka litro garagardo egin ditu etxean, beretzat. Norberak edaria egiten irakasteko, saio teorikoa emango du gaur, 19:00etan, Eibarren (Gipuzkoa), Tallarra gaztetxean. Saio irekia eta doakoa da, garagardoaren autogestioan urratsa egin nahi duten denentzat.

Tuesday 26 January 2010

«Bankuak eta bezeroak konplizeak dira; etxean daukagu espekulazioa»

Juan Garibi, banku zuzendaria.



Finantza sistemaren krisiari aurre egiteko, bankugintza etikoa alternatiba dela aldarrikatuko du Fiare Banku Etikoko buruak, gaur Donostian eta bihar Bilbon egingo dituen hitzaldietan.

Juan Garibi (Bilbo, 1973) Fiare Banku Etikoko zuzendaria da. Fiarek proposaturiko alternatiba azalduko du gaur, 19:30ean, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, ekonomiaren krisiaren inguruan Erlijio Zientzietarako Goi Ikastegoak antolaturiko euskarazko jardunaldietan. Bihar, Bilbon ariko da, 19:00etan, Arrupe etxean.

Thursday 21 January 2010

«Ezker abertzaleak beti garesti ordaindu du borroka sozialaren eta nazionalaren prezioa»

David Zapirain, historialaria.

Argazkia: goiena.net



Ezkerreko abertzaletasunaren jatorri historikoa aztertzeko jardunaldiak egiten ari dira Pasaian. Pasaiako kasua adibide hartuta, borroka soziala eta nazionala nola uztartu ziren azalduko dute gaur.

David Zapirain historialaria da (Pasaia, Gipuzkoa, 1968). Besteak beste, Bandoleros vascos liburua idatzi du. Gaur Pasaian mintzatuko da, larunbata arte egingo dituzten Atzoko eta gaurko euskal ezkertiarrak jardunaldietan parte hartuko baitu. XX. mende hasieran, Pasaiko kaiaren inguruko langileen mugimenduaz jardungo du, 19:30ean, Trintxerpeko alkateordetzan.

Tuesday 19 January 2010

«Artistak New Yorkera joaten dira, Pekingo giro izugarriaz konturatu gabe»

Edurne Gonzalez, artista.



Txinako hiriburuan bi hilabete eman du artista bizkaitarrak, artisten auzo batean, Judas Arrietak duen estudioan. Laurita Silesekin batera han eginiko lana jarri du EHUko Leioako campusean.

Edurne Gonzalez artistak (Sestao, Bizkaia, 1980) Trini Dinastia taldea sortu zuen iazko martxoan Laurita Silesekin, Pekinen. Judas Arrieta margolariak Txinako hiriburuan duen lantegian lan egiteko beka jaso zuten biek. Bi hilabete eta erdiko egonaldian eginiko lanaren laburpena ikusgai jarri dute EHUko Leioako campuseko erakusketa aretoan (Bizkaia), otsailaren 12a arte.

Friday 15 January 2010

«Jendeak moda negoziotzat dauka, prozesuaren bukaera baino ez duelako ikusten»

Igor Alustiza, moda diseinatzailea.




Giorgio Armanirentzat bi urtez lan egindako artista donostiarrak zelula amak inspirazio iturri hartu eta jantzi bilduma diseinatu du. Noventa Grados aretoan izango du ikusgai gaurtik otsailaren 20a arte.

Zelula amak gai gisa, moda erakusketa baterako. Horra Igor Alustiza diseinatzaileak (Donostia, 1971) Gipuzkoako hiriburuko Parte Zaharreko Noventa Grados galerian gaurtik otsailaren 20a arte ikusgai izango duena. Artistaren laugarren moda bilduma da.

Thursday 14 January 2010

«Hemengo eskoletako wifi uhinen maila legez kanpokoa litzateke Salzburgon»

Asier Arregi, uhin elektromagnetikoetan aditua.

Argazkia: goiena.net


'Wifia eskoletan: teknologia ez-kutsatzailea?' hitzaldia emango du gaur Zestoan erradiazio elektromagnetikoa aztertzen lan egiten duen eibartarrak, guraso talde kezkatu batek eskatuta.

Asier Arregi (Eibar, Gipuzkoa, 1974) ingeniari agronomoa da, Iruñean eta Lisboan ikasitakoa. Azken urteotan erradiazio elektromagnetikoen inguruko azterketa eta aholkularitza lanetan dabil. Wifi uhinek haurrengan izan ditzaketen ondorioez mintzatuko da gaur, 18:00etan, Zestoako kultur etxean.

Wednesday 13 January 2010

«Guggenheim dela eta, beti ikono deigarriak egin behar direla uste dute arkitektoek»

Iñaki Uriarte, arkitektoa.

Alfa eraikina, Eibar.



Euskal Herriko hiri zein landako industria arkitekturaren harribitxiak erakusteko diapositiba emanaldi-hitzaldia aurkeztuko du adituak gaur Oñatin, ikusleen begiak bestelako edertasun bati irekitzeko.

Askok lantegi zaharrak ikusten dituzten lekuetan, edertasun gardeneko eraikin baliotsuak ikusten ditu Iñaki Uriarte arkitektoak (Bartzelona, 1946). La industria, fábrica del paisaje diaporama erakutsiko du gaur, 19:30ean, Oñatiko Kultur Etxean (Gipuzkoa).

Tuesday 12 January 2010

«Alanbre soilek metafora ustelek baino dramatismo handiagoa izan dezakete»

Evelyn Hellenschmidt, artista.


Afrikatik Europara txalupaz gurutzatzen saiatzen diren etorkinen tragedia metal hariz adieraztea proposatu dio bere buruari eskultore alemaniarrak, eta horren emaitza Donostian jarri du ikusgai.

Lurraren eta Itsas zabalaren atalak erakusketa du jarria Evelyn Hellenschmidt artistak (Eltville, Alemania, 1962) Donostiako Arteko galerian. Afrikatik Europara txalupaz heltzen diren etorkinen egoera da erakusketaren gaia. Letoia, brontzea eta metalezko hariak erabiltzen ditu tragedia kontatzeko. Otsailaren 5a arte egongo da ikusgai.

Friday 8 January 2010

«Artelan gehiegi dago, eta asko oso hutsik, artistek ez dutelako arriskatzen»

Alberto Palomera, artista.



'Uliseonista' izenburuarekin, izaki garaikidearen inguruko hausnarketa zintzilikatu du argazkilari eta margolari barakaldarrak Zarautzen. Bera protagonista dituen erretratu ironikoak dira.

Alberto Palomerak (Barakaldo, 1962) argazkigintza, pintura, eskultura eta beste hainbat alor jorratzen ditu. Margolari zuen aita, eta etxean zein EHUn ikasi zuen berak arte ederrak. Gizaki garaikidearen odisearen inguruko Uliseonista argazki erakusketa du jarrita Zarauzko Photomuseumean (Gipuzkoa), otsailaren 14a arte. Bere buruari eginiko erretratuak dira: batzuetan biluzik agertzen da, baina beti kaskoa buruan.

Wednesday 6 January 2010

«Hobe dugu aldaketa ondo hartu, bestela jan egingo gaituztelako txinatarrek»

Zigor Aldama, kazetaria.



Maitasunak eraman zuen gazte bilbotarra Txinara, eta, han, etorkizuneko mundu berria aurkitu zuen. Geroztik, Asia zertan den kontatzen du hainbat hedabideren bitartez.

Zigor Aldamak (Bilbo, 1980) Txinaren eta, oro har, Asiaren inguruko berri ematen du hainbat hedabidetan; besteak beste, BERRIAn. Shanghain (Txina) hasi du urtea.