Friday 28 January 2011

«Mitoa hautsi nahi izan dut, benetako historia askoz interesgarriagoa delako»

Olivier van der Zee, zinemagilea.

Argazkilaria David Zabala
Orreagako guduaren inguruko dokumental bat estreinatuko du gaur zuzendariak, Europari erakusteko baskoiek garaitu zituztela frankoak, eta naturarekin bat bizi ziren euskaldunen topikoa gezurtatzeko.
Olivier van der Zeek (Amsterdam, 1969) zinema zuzendaritza ikasi zuen Herbehereetako hiriburuan eta Los Angelesen (AEB). Azken urteotan Euskal Herrian bizi da. 778 La chanson de Roland dokumentala estreinatuko du gaur. Historialarien adierazpenez gain, Orregako guduaren antzezpena filmatu du, Europa osoko haurrek eskoletan ikasten duten poema epikoan agertzen diren gezur historikoak agerian uzteko. Pascal Gaignek egin du dokumentaleko musika, eta Euskal Herriko Gazte Orkestrak lagundu du grabaketan.

Sunday 23 January 2011

«Gorputza objektu bihurtu dugun honetan, barrukiak erakutsi nahi nituen

Veronica Eguaras, artista


Sortzaile nafarrak 'Habitando desiertos' erakusketa jarri du Andoainen. Eskultura, argazkigintza eta bideo nahasketa bat da, baina artistak iragarri du 'performance'-ra egingo duela salto.
Veronica Eguaras (Iruñea, 1979) eskulturan, argazkilaritzan, marrazketan eta bideogintzan dabil 2002. urtetik, EHUn Arte Ederreko lizentzia lortu zuenetik. Bideoartea eta animazioa dira haren lanaren eremu nagusiak. Habitando Desiertos erakusketa zabaldu zuen atzo Bastero kulturgunean (Andoain, Gipuzkoa). Martxoaren 5a arte izango da hori ikusgai.

Thursday 20 January 2011

«Ikusle askok galdetzen digute zer gertatzen zaion 'Teknopolis'-i ETB2n»

Oihana Jauregi, 'Teknopolis' saioko aurkezlea



Maider Eguesen lekukoa hartu du kazetari donostiarrak Elhuyarrek zientziaren dibulgazioa egiteko ekoizten duen saioan. Sariekin pozik dago, baina ordutegiarekin kexu da, ordea.
Oihana Jauregi (Donostia, 1980) kazetariak Teknopolis saioa aurkezten du; Elhuyar Fundazioak egiten du ETBrako. Iazko Urrian hartu zion lekukoa Maider Eguesi.

Thursday 13 January 2011

«Nazioarteko gizarte zibila esnatu egin da Palestinan jazotzen denaren inguruan»

Manuel Tapial, ekintzailea.


Gazarako ontziterian zegoen iazko maiatzean, Israelgo armadak tiroka hartu eta bederatzi pertsona hil zituenean. Beste flotilla bat prestatzen ari da, udaberrian Palestinara abiatzeko.

Manuel Tapialek (Madril, 1975) Askatasunaren Flotillako Mavi Marmara ontzian pairatu zuen Israelgo armadaren sua 2010eko maiatzaren 31n. Orduan bizitakoa azaltzeko eta Gazarantz ekimena aurkezteko, hitzaldia emango du gaur, 19:00etan, Kabigorri Ateneoan (Mosku, Irun).

Wednesday 12 January 2011

«Afroamerikarrei zaila zaie sustraien alde borrokatzea, euskaldunoi bezala»

Maria Torrellas, dokumental egilea.

Maria Farias, candombeak esklabotzatik askaturiko dantzaria.


Brasilgo inauteriak Afrikako errituen bertsio komertziala besterik ez direla iritzita, mamia Uruguain bilatu eta aurkitu egin zuen kazetariak, haurretan esklabo izandako emakume dantzari bati esker.

Maria Torrellas (Aviles, Asturias, 1955) Resumen Latinoamericano hedabideko kide da. Argentinatik lan egiten du, ikus-entzunezkoak egiten. Euskal Herriaren inguruko dokumental bat estreinatuko du aurki, baina egunotan hemen da, Memoria de una hija de Oshun lana aurkezteko. Gaur, Bilboko Zazpikaleetan aurkeztuko dute (Yohn jauregian, 19:00etan), Magdalena Milano candombe dantzariaren laguntzarekin. Bihar, ordu berean, Larrabasterrako Plaza Beltza kulturgunean izango da (Sopela, Bizkaia).

Sunday 9 January 2011

«Geure sinpletasunean noraino hel gaitezkeen ikusi nahi dugu»

Miren Narbaiza, musikaria.

Argazkilaria: David Zabala LR
Napoka Iria bikoteak bost urte daramatza kontzertuak ematen, eta gaur grabatuko du lehen diskoa, zuzenean. Aski dira bi gitarra eta ahots indartsu bat areto oso bat betetzeko. Isiltasuna eskatzen dute.
Miren Narbaiza (Eibar, Gipuzkoa, 1986) Napoka Iria taldearen erdia da. Ander Mujikarekin batera, bost urte daramatza «grunge akustiko» gisa definitu izan duten musika egiten agertokietan. Ahots indartsu eta gitarra soilekin, espazio oso bat betetzeko eta entzuleak soinu mendian gora eta behera eramateko gauza dira. Bost urteren buruan lehen diskoa grabatuko dute gaur, 19:00etan, Bergarako Zabalotegi aretoan (Gipuzkoa), zuzenean.