Thursday 25 March 2010

«Iruña-Veleiak adituen eztabaida eskatzen zuen, ez epaitegietara eramatea»

Luis Silgo Gauche, arkeologoa.
 
 
 
Iruñea-Veleiako euskarazko idazkunak benetakoak direla defendatuko dute Luis Silgok eta Hector Iglesiasek Gasteizen. Grafitoen hizkuntza ezaugarriak aztertuko dituzte.

Luis Silgo Gauche (Madril, 1960) arkeologian doktorea da. Espezialistatzat dute hizkuntza iberoen hizkuntzaren idazkunetan. Iruña-Veleiako euskarazko idazkunak benetakoak direla uste du. Hitzaldia emango du gaur, 19:30ean, Villa Suso jauregian, Gasteizen. Haren aurretik, Hector Iglesias mintzatuko da. Idazkunen ezaugarri linguistikoen inguruan mintzatuko dira biak.

Thursday 18 March 2010

«Erasotzaileak makinen ahuleziaz baliatzen ziren lehen, eta gizakienaz orain»

Urko Zurutuza, informatikaria.
 
 

Interneten bidezko iruzurrez mintzatuko da gaur Mondragon Unibertsitateko aditua, Donostian. Ondoren, Kevin Mitnick arituko da, Pentagonoko ordenagailuetan sartzea lortu zuen 'hacker'-a.

Urko Zurutuza (Donostia, 1976) aditua da informatikaren segurtasunean. Gaia ikertu eta irakasten du Mondragon Unibertsitatean. Tranpa makinak: zure etsaia ezagutu hitzaldia emango du gaur, 09:30ean, Miramon parke teknologikoko eraikin nagusian, Interneten eta segurtasunaren inguruan antolaturiko jardunaldian.

Tuesday 16 March 2010

«Konkistaren logikan sartzen da Patxi Lopezen gobernuaren estrategia»

Floren Aoiz, idazlea.
 
 
 
'Nafarroaren konkistaren 500. urteurrena' hitzaldia emango du politikari nafarrak gaur, Antzuolan, herriak Belateko batailako hamabi kanoien irudia armarritik kentzeko abiaturiko prozesuaren harira.

Floren Aoiz (Tafalla, Nafarroa, 1966) politikaria, idazlea eta iruzkingile politikoa da. Euskal Herriaren historiaren inguruan La vieja herida. De la conquista española al Amejoramiento Foral eta

El jarrón roto liburuak argitaratu ditu. Nafarroako konkistaren 500. urteurrena hitzaldia emango du gaur, 18:30ean, Antzuolako Torresoroan (Gipuzkoa).

Friday 12 March 2010

«Depeche Moderekin jotzen eroso ginen, baina ez genuen etxean zain egoteko asmorik»


Aitor San Sebastian, musikaria.

Natural Project Andoaingo taldeak bigarren diskoa plazaratu du: 'Discontinuidad', zuzenean jotzeko pentsaturiko dantzarako pop elektrikoa. Gaur aurkeztuko dute, Donostiako Doka aretoan.

Aitor San Sebastian (Andoain, Gipuzkoa, 1975) Natural Project taldeko bateria jotzailea da. Depeche Mode, Him eta Julieta Venegas musikariekin partekatu du taldeak agertokia. Discontinuidad diskoa argitaratu berri dute. Gaur aurkeztuko dute lana, Donostian, 20:00etan, Dokan. Krell taldea izango dute lagun.

Thursday 11 March 2010

«Europako Batasunak ez du tokirik izango sortzen ari diren erraldoien munduan»


Txente Rekondo,  nazioarteari buruzko analista.
 


Brasilek, Errusiak, Indiak eta Txinak datozen hamarkadetan munduan izango duten nagusitasuna aztertuko du gaur, Zumarragan, Nazioarteko Analisien Euskal Kabineteko kideak.


Txente Rekondo (Donostia, 1965) ikasketaz kazetaria da, eta GAIN Nazioarteko Analisien Euskal Kabineteko kidea da. Brasil, Rusia, India y China: las nuevas potencias emergentes hitzaldia emango du gaur, 19:00etan, Zelai Arizti kultur etxean, Zumarragan (Gipuzkoa).

Tuesday 9 March 2010

«Emakumeak eta gizonak kaka berean gaude, jartzen diguten eredua bete ezinik»


Josune Monton, aktorea.


 Virgine Despentesen 'King Kong teoria' liburuaren hitzaurrean oinarrituriko antzezlan laburra moldatu du antzezle donostiarrak. Gaur taularatuko du, Gasteizen, emetasun berrirako manifestua.

Josune Monton (Donostia, 1970) antzerkigintza dabil 1984. urtetik. Besteak beste, Legaleon eta Detritus taldeen ekoizpenetan egin du lan. Virginie Despentesen King Kong teoria liburuaren hitzaurrean oinarrituriko antzezlana aurkeztuko du, euskaraz, gaur, 20:30ean, Parral tabernan (Gasteiz). Bortxaketaren, prostituzioaren eta pornografiaren inguruko lana; batzuen arabera, feminismo berri baterako manifestua.

Sunday 7 March 2010

«Herri musikaren eta musika jasoaren arteko erdibidea hartzea erabaki dut»


Asier Lopez Iraola, musikaria.

Argazkilaria: Ainhoa Sanchez
Trash metal taldetan bateria jotzen hasi zen besaindarra, eta musika garaikidearen konposatzaile bihurtu da. Bihar 'Hasiera' egitasmoa estreinatuko du Donostian, porrotaren estetikan oinarritutako lana.
Asier Lopez Iraola musikariak (Beasain, Gipuzkoa, 1979) Hasiera egitasmoa aurkeztuko du bihar, 20:30ean, Viktoria Eugenia Klubean, Jazzaldirako aukeraketa prozesuaren harira.

Thursday 4 March 2010

«Mexikon, rantxera eta narko-korridoez gain, bada herriaz arduraturiko musika»

El Mastuerzo, musikaria.



Musikaren munduan 38 urte daramatza Francisco Barrios 'El Mastuerzo' Mexikoko kantariak, kantugintza eta gizarte borrokak lotzen. Gaur eta larunbatean kontzertu bana emango ditu Bilbon.

Francisco Barrios El Mastuerzo (Tulanango, Mexiko, 1955) musikaria, disko ekoizlea eta aktorea da. Mexikoko Botellita de Jerez taldearekin bederatzi disko argitaratu ditu 1984. urtetik hona. El Mastuerzo izenarekin lau disko grabatu ditu; horietan azkenak Tributo a la otra kanción Popular Mexikana du izenburua. Euskal Herrian da egunotan. Gaur, 21:00etan, Bilboko El Pirata tabernan joko du. Larunbatean, 17:30 aldera, Unamuno plazako Herri Azokan arituko da.

Wednesday 3 March 2010

«Gaur ez da nahikoa beste garraioak bultzatzea; tokia kendu behar diogu autoari»

Alfonso Sanz, urbanista.



Besteak beste, Donostiako oinezkoentzako plana egin zuen Sanz adituak. Hiriak oinez ibiltzeko direla dio, eta bere ikuspegia azalduko du gaur Bilbon, Ekologistak Martxan-ek antolaturiko jardunaldietan.

Alfonso Sanz (Madril, 1957) geografoa eta matematikaria da, eta hirigintza iraunkorreko aditua. Besteak beste, Donostiako eta Zorrotzaurreko (Bilbo) mugikortasun plangintzak egin ditu eta Europako Batzordearentzat aholkulari aritu da. Bere hirian, Madrilen, bizikletaz mugitzen da, 1974. urtetik. Hiriak oinezkoentzako bihurtzeko eztabaidaz mintzatuko da gaur, 19:30ean, Bilboko Zazpikaleetako Pilota kaleko Ekoetxean, Ekologistak Martxan elkarteak antolaturiko jardunaldietan.