Friday 30 March 2012

«Musika tresna mekanikoak maite ditut: ez dute hutsik egiten eta ez dira kexatzen»

German Diaz, musikaria.
 
 

Sendagile euskaldun batek 1933. urtean grabaturiko bihotz gaitzen soinuetatik abiatuta, musika ikuskizun bitxia taularatzen du German Diaz sortzaileak, antzinako tresnak eta bere birtuosismoa erabilita.


German Diaz (Valladolid, Espainia, 1978) musikaria da. Hainbat talde eta egitasmotan dabil. Filologia Klasikoa ikasten hasi zen, baina ez zuen bukatu. Gauza bera gertatu zitzaion gitarra klasikoarekin. Baina zarrabetea aurkitu zuenean, birtuoso izatera heltzeko adinako motibazioa sentitu zuen. El método cardiofónico ikuskizuna taularatuko du bihar, 11:30ean, Bizkaiko Foru Liburutegian, Bilbon.

Tuesday 27 March 2012

«Integrismoak borrokatu behar ditugu: musulmana, judua edo katolikoa»


Nadia El-Fani, zinema zuzendaria.

Magharebia


Islamistek heriotza mehatxua egin diote Nadia El-Fani sortzaileari, Ramadamean barau egiten ez duten edo alkohola edaten duten tunisiarrei buruzko dokumentala egitegatik. Gaur azalduko du egoera Donostian.


Nadia El-Fani (Paris, 1960), besteak beste, Roman Polanski eta Franco Zeffirelliren laguntzailea izan zen, bere filmak zuzentzen hasi aurretik. Guraso tunisiarrak zituen, eta urtebete zuenean Afrika iparraldeko herrialdera bizitzera eraman zuten. Duela hamar urte Parisera joan zen bizitzera, diktaduratik ihesi. El-Faniren Laïcité Inch'Allah filma (Laikotasuna, Alak hala nahi badu) aurkeztuko du gaur, 19:30ean, San Telmo museoan, Donostian, eta ondoren, galderei erantzungo die.

Sunday 25 March 2012

«Bidea itxita zegoela esaten zigun abangoardiako musika garaikideak»

Ludovico Einaudi, musikaria.


Clint Eastwooden azkenari, eta 'Intouchable' filmari musika jarri die konpositore italiarrak. Esperimentazioa baztertu, eta musika sinplea, erraza, melodikoa eta gozoa nola egiten hasi zen kontatu digu.

Ludovico Einaudi (Turin, 1955) musikari eta konpositorea da. Pianoarekin bakarka arituko da gaur, 19:00etan, Viktoria Eugenia antzokian.

Saturday 24 March 2012

«Bonbardaketa baten aurrean, literaturak ez du balio estalki moduan»


Iñigo Aranbarri, idazlea.


Hegazkinetatik zibilen aurka eginiko bonbardaketen literaturari buruzko liburuxka osatu du sortzaileak. Azken hamarkadotan eginiko izugarrikeria asko abestu gabe geratuko direla uste du.

Iñigo Aranbarrik (Azkoitia, Gipuzkoa, 1963) Herioren hegala (literatura bonbapean) liburuxka osatu berri du. Bonbardaketak literaturan, hasi Durangon eta Hiroshimatik gora hitzaldia emango du gaur, 10:00etan, Durangoko udal liburutegian (Bizkaia).

Thursday 22 March 2012

«Amodioa instituzio bat da, eta gizartean nola antzezten den erakutsi nahi dugu»


TOVE SHALIN, dANTZARIA.


Shalinek eta haren senar Dag Anderssonek bikote harremanen inguruko hausnarketa alai eta popa sortu dute. 'Roses and Beans' lanean, generoa eta berdintasuna taularatzen ari dira Bilbon.
Tove Shalin dantzariak (Orebro, Suedia, 1976) eta haren senar Dag Anderssonek osatzen dute Bastardproduktions dantza taldea.Roses and Beans performancea taularatuko dute gaur, 19:00etan, Guggenheim museoan, Dantzaldia jaialdiaren barruan.

Sunday 18 March 2012

«Errazagoa da barrea eragitea aretoa beteta baldin badago, kutsatu egiten delako»

Jon Urraza, aktorea.

Urraza, ezkerrean, Jon Zubiagarekin

























Dirurik eta lanik gabe bizirik irauten duten bi lagunen aitorpenak zuzeneko musikarekin entzun ditzakegu Jon Urrazak idatzi, zuzendu eta Jon Zubiagarekin antzezturiko 'Morritson eta Gartzia' umore lanean.

Antzezle eta antzerkigilea da Urraza (Getxo, Bizkaia, 1971). Jon Zubiaga Osoron-ekin, Morritson eta Gartzia, kultoko antzezlana taularatzen hasi dira.

Friday 16 March 2012

«Hautetsi errespetagarriak genituzke Rousseau eta Victor Hugo irakurriko balituzte»

Gaston Bordet, historialaria.




Gaston Bordet (Thonon-les-Bains, Savoia, Frantzia, 1933) Ideien Historiako irakaslea izan zen Besançongo Unibertsitatean. Jean-Jacques Rousseau jaio zela 300 urte betetzen dira aurten. Haren ideiak inoiz baino biziago daude, filosofoaren inguruko aditu Gaston Bordeten ustez, eta kargudunek derrigor irakurri beharko lukete.


Tuesday 13 March 2012

«Eskoziakoak dramatismoa kentzen dio aukera bati, eta erreferentzia izango da»


Antonio Dupla, historialaria.

Antonio Dupla (Zaragoza, Espainia, 1955) Antzinako Historia irakasten du EHUn. Horrez gain, Hika aldizkariaren koordinatzailea izan da azken urteotan.


Friday 9 March 2012

«Anaiak eta biok countrya gorroto genuen, 24 urterekin maitemindu ginen arte»

Travis Good, The Sadies taldeko musikaria


The Sadies (Travis Good eskuinean)



Euren musika country-rock-psikodeliko gisa deskribatzen du gitarra-biolin-jotzaile eta abeslariak. Datorren astean Andre Williamsekin aterako duten diskoaz mintzo da. Travis Good (Aurora, Kanada, 1968) The Sadies taldeko bihotza da, Dallas anaia txikiarekin. 1998. urtetik ari dira euren musika nahasketa zuzenean jotzen eta grabatzen. Beste musikari batzuekin lan egitea gustuko dute, Andre Williamsekin, John Doerekin, besteak beste.

Thursday 8 March 2012

«Ez dago femimismoaren laugarren olatu antolaturik, baina badira hainbat surflari»

Lourdes Mendez, antropologoa.

Lourdes Mendez (Donostia, 1957) artearen antropologia katedraduna da EHUn. ¿Tiene sentido seguir hablando de género en el arte en el siglo XXI? (Zentzurik ba al du artean generoz hitz egitea XXI. mendean?) mahai ingurua bideratuko du gaur. Xabier Arakistain arte komisarioa eta Carmen Calvo artista izango ditu aldamenean.

Wednesday 7 March 2012

«Trantsizioaren analisi kritikoa, beldurrik gabekoa, egiteke dago zinemagintzan»

Iñaki Pinedo, zinemagilea.

Pinedo, ezkerrean


Iñaki Pinedo zinemagileak (Bilbo, 1960) memoria historikoari dedikaturiko trilogia osatu du: Los otros Guernicas, El hombre que murió dos veces eta La escuela fusilada. Frankismoaren aurkako azken makiaren ingurukoa da bigarrena, eta zigorturiko irakasleei buruzkoa hirugarrena.

Sunday 4 March 2012

«Ez dut batere diziplinarik, baina deabruei deitzen diedanean, etorri egiten dira»

Elliott Murphy, musikaria.



Elliott Murphy (New York, AEB, 1946) «azken rock izar» gisa deskribatu izan dute, baina hori baino askoz gehiago da: rockaren historiako pertsonalitate sendoetako bat. Kantugile, abeslari, gitarrista, idazle eta ekoizlea da. AEBetan diskoetxetatik urruntzen eta bere burua independente gisa antolatzen lehenetakoa izan zen, 1980. urtean. Bi nobela eta bi ipuin bilduma argitaratu ditu.

Thursday 1 March 2012

«Orain jende guztiak dio pop musika gustuko duela, baina 1998an ez zen erraza»




Imanol Ubeda, musikaria.

Imanol Ubeda (Tolosa, Gipuzkoa, 1973) Bide Ertzean taldeko kidea da. Boskoteak 'Don Inorrez' diskoaren bira gaur amaituko du, Donostian, gonbidatu bereziekin. Urte eta erdiz Euskal Herrian, Bartzelonan, Londresen eta Madrilen aritu dira euren lanik soilenarekin.