Wednesday 29 February 2012

«Erakundeek ezin diete futbol taldeei baldintza eta ondoriorik gabe barkatu»

Stefan Szymanski, kirol ekonomialaria.



Futbol taldeen zorraren arazoari aurre egin behar zaio, baina nola arautu gaia Europako taldeen mailari kalte egin gabe?

Stefan Szymanski (Nigeria, 1960) ekonomialaria da, kirolaren inguruan aditua, eta Erresuma Batuko hedabideen iritziemaile kuttuna. Azken hilabeteotan, Michigango Unibertsitatean (AEB) ari da kirol kudeaketa ikertzeko zentro bat sortzen.

Tuesday 28 February 2012

«Interneten, feministek baino zarata handiagoa ateratzen dute matxistek»

June Fernandez, kazetaria.



Emakumezko idazleek sarean jasotzen dituzten irainen inguruan mintzatuko da, besteak beste, 'Pikara' magazinaren sortzailea gaur Iruñean, Feminismoa Sarean jardunaldien harira.

June Fernandez (Bilbo, 1984) kazetaria da, eta Pikara sortu zuen, Internet bidezko aldizkaria —pikaramagazine.com—

Friday 24 February 2012

«Denoi gertatutako gauzak antzeztuta konturatzen gara nolakoak garen euskaldunok»

Egoitz Lasa, aktorea.
Lasa, erdian, Nagore Aranburu eta Mikel Pagadirekin.

Egoitz Lasa (Zarautz, Gipuzkoa, 1976) aktorea eta gidoilaria da. Wazemank!, Finlandia, Ai, Ama! eta beste hainbat saiotan aritu da. Nagore Aranburu eta Mikel Pagadirekin batera, Bodologuak lana antzezten dabil egunotan. Besteak beste, euskalduntasunaren lepotik antzokiak betetzen eta ikusleak ordubetez barrez izaten dituztela dio.

Thursday 23 February 2012

«Euskal literaturarentzat merkatua badago AEBetan; itzultzaileak behar ditugu»




Elizabeth Macklin. Poeta eta itzultzailea



Elizabeth Macklin (New York, AEB, 1952) euskal literaturak Ameriketako Estatu Batuetan —eta, oro har, ingelesez mintzo den munduan— dituen enbaxadore nagusietako bat da. Berak aurkeztu zien Kirmen Uriberen lana, esaterako, estatubatuarrei. Euskararako alkimia errezitaldia egingo du biha.

Wednesday 22 February 2012

«Tenislariei jazartzeari ongi deritzot, baina inork ez dio aurre egiten Botin jaunari»

Arcadi Oliveres, ekonomia irakaslea.



Arcadi Oliveres (Bartzelona, 1945) ekonomia irakaslea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Justicia i Pau erakundeko presidentea da. Zerga iruzurrari aurre eginez gero pentsioak %65 baino gehiago igotzerik balegokeela dio.

Thursday 16 February 2012

«Euskal Herriko inauteriak benetan dira euskaldunak, Europan bikiak eduki arren»

Beñat Zintzo-Garmendia, aratusteetan aditua



Beñat Zintzo-Garmendia (Tolosa, Okzitania, 1957) historia irakaslea da, eta Euskal Herri osoko inauteriak ikertu ditu.

Tuesday 14 February 2012

«Gurasook lan egin behar dugu, geure seme-alabek euskara aberatsagoa izateko»

Edu Zelaieta, irakaslea.



Edu Zelaieta (Gasteiz, 1973) idazlea eta irakaslea da. Hizkuntzaren eta literaturaren didaktika irakasten du EHUn.

Sunday 12 February 2012

«Ez da erraza kantu berriak tradizional bihurtzea, baina batzuetan lortu egin dut»

Sean Keane, musikaria.



Emaztearen heriotzak musikaren mundutik urrun eduki du Sean Keane abeslaria hilabeteotan. Euskal Herrian ari da dolua hausten Irlandako kantugintza tradizionaleko ahotsik bereizgarriena.

Thursday 9 February 2012

«Musikak interes guztia galdu zuen 1975. urtetik aurrera"

Edu Basterra, musikaria.





Edu Basterrak (Bilbo, 1959) 35 urte daramatza musikaren munduan, eta ia denetik egin du: abestu, hainbat tresna jo, ekoitzi, moldaketak egin. Batzuetan Teddy Baxter ezizenez, besteetan bere izenez. Ruper Ordorikarekin, Juan Carlos Perezekin eta Pat Methenyrekin aritu da, eta baxu elektrikoarekin lagundu dio Luciano Pavarottiri.

Bere musika kutunari berriz heldu nahi dio orain. 1970eko hamarkadaren hasierako glam-rockari, alegia, ez nostalgiarengatik, baizik eta kalitatea nahi duelako.


Wednesday 8 February 2012

«Matematikariok ezin dugu konpondu krisia, tartean giza faktorea dagoelako»

Marta Macho Stadler, matematikaria.



Marta Macho Stadler (Bilbo, 1962) matematikaria da, eta zientzia hori irakasten du EHUn. Lan handia egin du dibulgazioan. Yul Brynner ez zela burusoila demostratuko nahi du, zientzia eskuan hartuta, eta aktorearen orrazia baino garbiago utzi nahi du matematikariek pentsatzeko era berezia dutela.

Thursday 2 February 2012

«Eskoziak erakusten du gure politikari askoren ezina, inutilidadea edo nahi eza»




Pako Aristi, idazlea

500 Urte Estrategiarik Gabe hitzaldi zikloa antolatu du Orreaga taldeak. Gaur, Donostian, hura zabaltzeko, Aristik nabarmenduko du Euskal Herriaren independentziarako jokabide bateratuaz eztabaidatu behar dela.

Pako Aristi idazleak (Azpeitia, Gipuzkoa, 1963) Topiko politikoak desegiten hitzaldia emango du gaur, 19:00etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Abertzaletasunaren historiaren eta etorkizunaren inguruko 500 Urte Estrategiarik Gabe hitzaldi zikloko lehena izango da Aristirena.


Wednesday 1 February 2012

«Independentziak ez luke aldatuko norberaren baitako hizkuntzaren hautua»




Fermin Etxegoien, idazlea

Jendeari euskaraz egiteko eskaerarenak egin du, Euskal Herri post-euskaldunean. Fermin Etxegoien idazlearentzat, kanpaina subliminalak egin beharko lirateke, euskara erdara baino gozagarriago bihurtzeko. Idazlea da Fermin Etxegoien (Oñati, Gipuzkoa, 1966).