Saturday 16 May 2009

«Indioek adoptatu egin ninduten, beraiek bezalakoa nintzela ikusi zutenean»

Karlos de los Mozos, bidaiaria.

'Oihan esmeralda' filmeko Amazoniako indioen erretserban ezkondu eta bizi da mendizale santurtziarra duela bost urte. Bilbon izango da gaur, indioentzat edateko ur putzua lortzeko antolaturiko kontzertuan.

Brasilgo Amazoniako Assurini indioekin bizi izan da azken bost urteotan Karlos de los Mozos (Santurtzi, Bizkaia, 1966). Oihanean ezagututako Eloisa Afonso da Silvarekin ezkondu, eta haur bat izan du berriki. Assuriniek adoptatu egin dute. Euskal Herrian da egunotan, indioentzat edateko ur putzu bat eraikitzeko dirua biltzen. Horretarako, kontzertua antolatu dute gaur, Bilbon, 19:30ean, Ignacio Ellacuria Zentroan (El Corte Inglesen atzeko eliza gorria). Kontzertuan parte hartuko dute Iban Nikolai didjeridu jotzaileak, Tibeteko katiluak jotzen dituen Marian Molinak, Cris Corbalan gitarristak eta xirulak eta tresna etnikoak jotzen dituen Bohindrak. Karlos eta Eloisa han izango dira.

Kondairaren arabera, kanoan zenbiltzan Amazoniako ibai batean, bazterretik indigena batek irribarre egin zizun eta maitemindu egin zinen. Ez al da politegia egia izateko?

Horixe egia dela. Neuk ere ezin nuen sinestu. Arrainak frijitzen ari nintzen ibai bazterrean... Politegia ematen du, baina hala izan zen. Geroztik hasi nintzen harremana izaten Assurini indigenekin. Oso zaila da haien lurraldeetan sartzea. Herriko alkateak ere ezin du sartu indioen buruzagiaren baimenik gabe. Hasieran behatu egiten ninduten, nolakoa nintzen ikusteko. Konturatu zirenean haiek bezalakoa nintzela, hau da, pertsona arrunta, orduan hasi ginen elkar maitatzen. Hiru urteren ondoren, adoptatu egin ninduten.

Akuawa izena jarri zizuten. 'Indio ausarta' esan nahi du. Zergatik izen hori?

Oihanean ez dudalako beldurrik. Jaguarrak, tarantulak eta hamar metroko anakondak daude, baina, nik, txertatu ere ez dut neure burua txertatzen. Ez dut inoiz malariarik edo dengerik izan, nire ustez, dudan jarrerarengatik. Arazo bakarra uretako amebekin izan dut. Horregatik egin nahi dugu putzua, ume asko hil egiten direlako urarengatik.

'Oihan esmeralda' filma tribu horretako kideekin egin zuten, baina fikzioan ez bezala, urtegia egin zuten azkenean.

Zaharrek barrezka kontatzen didate ekaitza haizegailuekin egin zutela. Munduan argindar gehien sortzen duen urtegia da Tucuri, baina kilowattik garestiena ematen du.

Urtegi erraldoia haien lurraldean, baina indioek ez dute edateko urik. Esanguratsua da paradoxa?

Ez da sinistekoa. Errepide bat egin diete, oihanetik enborrak ateratzeko. Negarrez ikusi ditut, kamioei so: «Begiratu zer egiten dioten ama lurrari». Guk arrantza egiten dugu jateko, baina Brasilen filosofia da gaur hartu dena eta ez utzi ezer biharko. Edateko ura izateko eskubidea konstituzioetan idatzita egon beharko luke. Hemen ez dut gauza handirik lortu. Santurtziko Udalak ez dit laguntzarik eman. 7.000 bat euro behar dira zuloa egiteko eta hormigoizko putzua eraikitzeko.

Orain familia duzu, beraz, han behin betiko geratzeko asmoa duzu?

Euskal Herria bihotzean dut, baina nazionalitate bikoitza lortu nahi dut, eusko-brasildarra, han denbora gehiago arazorik gabe geratu ahal izateko. Izan ere, arrazakeria poltsiko kontua da, eta nik ez dut ezer, motorra ere saldu dut. Pozik nago, ez dut gehiago behar. Hemen behar ez ditugun gauza asko ditugu. Haiekin bizi zarean konturatzen zara.

1 comment:

  1. Kaixo guztioi, benetan lan egin zuen eta harro nago testigu ere bai. Nire senarrak beste neska bat utzi ninduen. Oso gaizki sentitu nintzen, baina niregana itzultzea espero zuen. Egun batean, emakume batek senarra ezagutu zitzaion mezu bat ikusi nuen eta lagundu zidaten profeta hau lagundu nahi nuela erabaki nuen, nire harremanak huts egin zuenez. Lan espiritualean sinesten ez dudan arren. Gogotik saiatu nintzen etsi nintzela, baina nire harritu nintzela profeta honek lagundu zidan, eta nire harremana ezin hobea da orain nire senarra erregina bezala tratatzeko lagundu zidanelako, jada ez zitzaidan maite izan esan zidan arren. Beno, ezin dut asko esan, baina zure harremanarekin arazoak badituzu, hona hemen helbide elektronikoa (palaceofsolutions@gmail.Com). Zure bikotea behin betiko itzuliko zara. Edo jarri harremanetan bere whatsappera +2348138513961

    ReplyDelete